Emilio de la Rosa

Madrilen jaio zen 1957ko uztailaren 5ean. Animazio zinearen historiaren teoriko eta historiagilea da. Espainiako animazioaren inguruko hainbat liburu idatzi ditu, bakarrik zein kolaboratzaile gisa. “Muittu” izeneko animazio zine aldizkariaren zuzendaria izan zen eta gaur egun “Cinevideo 20” aldizkariko kolaboratzailea da. Horrezaz gain, zineari buruzko liburuetan animazioaren inguruko makina bat artikulu idatzi ditu. Animazio zinean aditua den aldetik, bai Espainiako, bai Frantziako zenbait zine jaialditan atzera begirakoak antolatu eta programatu ditu. Aholkulari lanak ere egin izan ditu Terueleko Nazioarteko Animazio Zine Jaialdian, Alcalá de Henareseko Jaialdian eta Pozuelo de Alarcóneko Animadrid- Nazioarteko Irudi Animatuen Jaialdian. ESPID Arte Eskolako animazio lanen produktore exekutiboa izan da eta zine animatuaren historiako irakaslea.