Alfred Sesma

George Gershwin, Olivia Newton-John, Bryan Ferry eta laurok egun berean jaio ginen; hala ere, nik ez dut musikarako talenturik, ez dotoreziarik, ezta hanka politik ere. Baina, Winsor McCay, Little Nemo-ren egilea eta marrazki bizidunen aitzindaria ere badena nire egun berekoa izateak zerikusia izango du, beharbada, azkeneko 19 urteetan izan dudan ibilbidearekin, alegia, animazioaz gozatzeko eta gozarazteko erarekin. Urte horietan astia izan dut jaialdiak antolatzeko, produkzioak egiteko, programak koordinatzeko eta, batez ere, jende jatorra ezagutzeko, zeinek harrotasunez eta poztasunez betetzen nauen. Gaur egun nire lana da marrazki bizidunak ikustea eta gustukoak erostea. Luzerako izan dadila!