EKAINAK 20, OSTEGUNA

09:00

Kultur Elkarteko Liburutegia

Mugi-Geldi

Animazio Tailerra

Naiara Gallego, Lorea Espada

Pika-pika teknika, argiarekin egindako animazio mota bat da. Horretarako esku-argi bat mugitzen da marrazkiak eginez argazki bat ateratzen den bitartean. Gero argazki guztiak uztartzen dira animazio film bat sortzeko. Tailer hau animazio teknika honen oinarrizko kontzeptuak argitzeko azalpen batekin hasiko da. Gero puntu eta marraz eginiko animazio abstraktua egitea proposatuko diegu. Hasteko ume bakoitzak bi elementuetako bat aukeratuko du. Argazkiz argazki umeak elementu hori itxuraldatzen joango dira eta beste lagunen elementuekin elkarreragingo dute.

Animazioa sortu baino lehenago, baita sortu bitartean ere, musika eta soinu sorta bat (letrarik gabe) jarriko zaie inspiraziotzat. Irakasleok aholkatzen egongo gara une oro, beti ere, ikasleek ahal den einean iniziatiba eta sormena erakutsi dezaten saiatuz. Bukaeran guztien lana amankomunean jarriko dugu. Behin bukatu eta gero, irakasleek muntaia egingo dute argazki guztiekin, entzundako musika eta soinuak uztartu eta animazioa sortzeko.