EKAINAK 21, OSTIRALA

11:00

Kultur Elkartea Aretoa

20,00

Sarrera erosi

Blender maisu-eskola

Blender 3D sorkuntza pakete bat da, iturburu irekikoa eta doakoa. 3D kanalizazio guztia onartzen du: modelizazioa, ekipamendua, animazioa, simulazioa, errendatzea, konposaketa eta mugimenduaren jarraipena, baita bideo-edizioa eta jokoak sortzea ere. Blender mundu osoko ehunka pertsonak egindako proiektu publikoa da; estudio eta banakako artista, profesional eta zaletu, zientzialari, ikasle, VFXen aditu, animatzaile, joko artista, modders eta beste hainbatek egina. Masterclass honetan sofware honek eskaintzen dizkigun hainbat aukera ikusiko ditugu, baina, batez ere, “Grease Pencil” tresnan jarriko dugu arreta, 2D animazioa 3 dimentsioko ingurunean sortzeko.

Rafa Cano Méndez

1982an Madrilen jaio bazen ere, guztiz sevillatartua dago. Arte Ederretan lizentziatua da. 19 urte zituela DIBUS S-L estudioan animazio lanak egiten hasi zen eta bertan animatzaile tradizional eta “concept artista” gisa jaso zuen formakuntza. Urte batzuk geroago Bartzelonako Pepe-School-Land estudioan 3Dko animazioa ikasi zuen eta bertan zegoela, beste batzuekin batera, “Tachaaan!” laburmetraia zuzendu zuen, zein 2010eko Goya Sarietarako izendatua izan zen. 2016ko Goya Saria irabazi zuen Daniel Martínez Lararekin batera zuzendutako “Alike” laburmetraiari esker. Big LazyRobot VFX, The Frank Barton Company eta Blow Studio enpresetan lan egin du hainbat arlotan, animatikan, animatzaile gisa eta pertsonaiak diseinatzen. Ilion Animation Studios, Able& Baker Studios edo Nikodemo Animation estudioetako animazio luzemetraietan ere parte hartu izan du. Irakaskuntzan ere badabil: Pepe-School-Land eta U-tad eskoletako ikasleak trebatzen, eta Sevillako Unibertsitatean eta Averhó Fundazioan tailerrak ematen.