EKAINAK 23, IGANDEA

19:00

Kutxa beltza

3,00

Nonbait, Agian Hemen

Performance bat da: Zuzeneko piano musikarekin lagunduriko filme motz mutua eta bi clownek umore kutsuan aurkeztua. Filmak, hirira iristen den eroritako aingeru bat jarraitzen du, Berlin hirira hain zuzen, Europako hiriburu basatitzat ezagutua eta baita hainbat jende eta kultura batzen dituena. Aingerua ezin daiteke itzuli bere jatorrira eta benetan bertan egoten ahalegintzen da, inguruko paisai eta pertsonekin konektatzen. Ikusle guztiei zuzenduriko 60 minutuko ikusentzunezko pieza. 25 minutuz bi pertsonaien interakzioa filmea aurkeztuz eta filmea bera 26 minutuz. Kalean zein barruan egin daiteke. Iluntasuna ezinbestekoa da. Hizkuntza gabekoa.

Taldea

Nonbait Agian Hemen talde internazional baten kolaborazioa da.

  • Zuzendaria / Antzezlea Cat Gerrard (UK)
  • Pianista / Antzezlea Nerea Ariznabarreta (Euskal Herria)
  • Argazkilaria Alix Lucas (Frantzia)
  • Kamera Hugo Reis (Brasil)
  • Jantzigintza Angharad Matthews (Gales)

Pieza Berlinen grabatu da, izan ere sortzaileen elkartze lekua izan da. Nerea eta Cat gela berean zeuden LISPAn, internazional mailan ezagutzen den sorkuntza performatibo kolektiboa irakasten den eskola, urteetan Londresen egon ondoren 2015etik Berlinen kokatua dagoena. Angharad Matthews ere LISPAko ikaslea izan da. Beste artistak Berlineko eszena artistikoaren bitartez ezagutu dute elkar. Euskal Herria ere etxe garrantzitsu bat da artistentzat, Nerearen bizilekua eta baita Cat eta Nerearen etxe artistikoa, non sortu eta entsaiatu dituzten proiektu ezberdinak haien talde Ulua(k) Teatrorekin.

Performancea

Zuzeneko elkartzeek piezaren bihotza osatzen dute. Publikoarekin espontaneoki elkartzetik sortua, filmearen edizioak 26 minutuko iraupena du. Editatu eta fijaturiko filmea izan arren, zuzeneko elkartzeen espiritua ekartzen saiatzen gara filmearen aurkezpenera. Filmea Nerea Ariznabarretak jotzen duen zuzeneko pianoarekin poiektatzen da. Musika erabakita izan arren inprobisaziorako tartea uzten da publikoaren arabera. Pieza bi clownek aurkezten dute, pianistak eta bere laguntzaileak. Publikoa berotzen dute interakzio samurren bidez eta haien artean jartzen dituzte kontaktuan, baita antzezleekin ere. Nahiz eta filmea ikustera etorri diren, bi clownek gogorarazten diete egoera horrek ere zuzeneko elkartze bat bizitzeko aukera ematen duela. Piezaren errepresentazioa ezin da inoiz berdina izan publiko horri momentu horretan erantzunez egingo baita.

Ikuskizun honetaz gain

Aingerua kaleetan azaldu daiteke eta bere elkartzeak izan ditzake “publikoarekin” hau da kalean dagoen jendearekin. Hau ez da soilik oiartzun ona ikuskizunarentzat baizik eta proiektuaren izaera ekarriko die laster aingerua pantailan ikusiko duen publikoari edo dagoeneko ikusi dutenei (filmea aurkeztu ondoren azaltzen bada, agian hurrengo egunean).