EKAINAK 23, IGANDEA

12:00

Kutxa beltza

3,00

ANIMAIPUINAK

Debako Ipuin Kontalariak

Zentzumenak martxan jarri, animaipuinak datoz eta. Ipuinetako pertsonaia batzuk basoan dabiltza noraezean. Denetarik aurkituko dute eta gauza pentsaezinak gertatuko dira. Imajinatzen duzue zer gertatuko litzakeen Txanogorritxok eta Edurnezurik basoan topo egingo balute? Zer egingo zenukete oilategitik egunero oilo bat desagertuko balitz? Eta amonaren etxearen inguruan munstro beldurgarriak agertuko balira?Jakin nahiko zenukete, ezta? Zatozte eta kontatuko dizuegu!Zer ekarri beharko duzue Animaipuin saiora?Belarri finak, begi zorrotzak, esku beroak, aho irrifartsuak, eta gozatzeko gogoa.Prest zaudete?Irudiak: Aitor Oñederra